Garajeak, sotoak eta fosoak

Filtrazioak garaje eta sotoan: Konponbide bat behar dut!

Garaje, soto eta fosoetan, ura zuzenean lurretik xurgatzen ohi da eta fisuretatik barneratzen dira barrukaldera. Holako kasuetan barrutik ekin behar diogu lanari. Mota honetako lanak presioz kontrako lanak deitzen dira eta erabilitako ohiko material eta tekniketatik bereizten dira.

Batzutan igogailu fosoetan edota makinen fosoetan agertzen diren hezetasunak morteroen bidez konpondu daitezke, ATKFLEX motako morteroak erabilita hain zuzen ere. Normalean presioz kontrako kasutarako material egokiak dira eta arazoa larria ez bada behin betiko konponbidea izan daitezke. Maila freatikoa handia denean, berriz,  erretxina injektatatuaren teknika da egokiena. Zulaketa selektibo baten bitartez,  kasu bakoitzari dagokion materiala presio altuko makina baten laguntzaz sartzen da. Modu honetan uraren xurgaketa edo/eta jarioa eten egiten da.

Lehenengo pausoa: Arazoaren jatorria topatu

Lehenengo pausoa hezetasunen iturria bilatzea da. Agian kapilaritate arazo bat dugu edo beharbada dilatazio junta bat da konpondu beharrekoa. Izanak izan, gure teknikariak prest daude arazoa tokian bertatik bertara aztertu eta konponbiderik egokiena proposatzeko.

 

pavimento industrial suelo garaje resinas
sistemas-a-contrapresion.jpg

Idatziguzu mezu bat

presupuestos@aterki.com

orain!


Egindako lanak

Hona hemen gure estalki- eta teilatu-proiektuetako batzuk:

Skip to content