Atkcoat poliurearekin

Poliurea: Material oso berezia

ATKCOAT poliurea osoa inpermeabilizazio lanetan gehien erabiltzen dugun materiala da. Dohain asko dituen  materiala, pistolaz proiektatzen dana. Ezinbestekoa estankotasuna bermatzeko hainbat kasu eta egoera ezberdinetan.

Zer da poliurea purua ATKCOAT? Nola proiektatzen da?

.Poliurea bi osagaien erreakzioaren bidez osatzen den polimeroa da. Isozianatoa eta poliamidaren arteko erreakzioa hain zuzen ere. Poliurea osatzeko eta proiektatzeko, bi osagaiko presio altuko proiekzio makina behar da. Proiekzio makina kamioi baten barruan garraiatu eta mangera luze baten bidez produktua kamiotik proiekzio gunera bideratzen da.

ATKCOAT poliureak zenbat denbora behar du gogortzeko?

Poliurea osaketaren erreakzioa oso azkarra da. Baldintzen arabera aldatu daiteke baina orokorrean 6 segundu eskasetan osatu eta gorpuzten da. Ezaugarri honek lan epeak asko murrizten ditu.

Zoruaren hezetasun baldintzak. ¿Poliurea Euskal Herrian aplikatu al daiteke?

Poliurea proiektatzeko azalerak lehorrak egon behar dira. Izan ere, ezinbestekoa da  da ñabardura hau kontutan hartzea itsasmen egokia lortu nahi bada.

Jakina da Euskal Herriak oso eguraldi hezea eta euritsua duela, ezaugarri honek poliurearen proiekzioa oztopatzen duelarik. Zorionez 25 urteko eskarmetuarekin, makina inprimazio ditugu azlaera ondo prestatzeko. Besteak beste, ATKWET inprimazioa, gainazal hezeetan aplikatzekoa produktu berezia.

poliurea-atkcoat
poliurea-atkcoat

Zein lodieraz proiektatu behar da poliureak?

ETE 14/097 Europar agirian jasotzen den bezala, poliurea menbranak 1,4mmko gutxienezko lodiera izan behar du. Gure lanetan beti kontsumo handiagoa kalkulatzen dugu, batazbeteko 2 mmko lodiera. Modu honean gure inpermeabilizazio lan guztiak bermatzen ditugu.

Metalezko xaflen gainean proiektatu al daiteke? Eta baldosan edo teilan?

ATKCOAT poliurea hainbat gainazal ezberdinetan proiektatu daiteke. Garrantsitzuena eskarmentu handiko enpresa batekin harremanentan jartzea da. Zorua ondo prestatzen dakien empresakin alegia. Inprimazio egokia aukeratzea ezinbestekoa da. ATERKIk poliurea baldosa gainean, metalezko teilatuetan, teila gainean, harria, betoian, zinc-a edota  uralita teilatuetan aplikatu du inongo arazorik gabe.

Zer bukaera mota ditu Poliureak? Zapaldu al daiteke?

Poliurea kanpolkaldean agirian utzi daiteke. Horretarako  komeni da eguzki izpiak jasaten dituen babes geruza bat aplikatzea, ATKTOP alegia. Produktu hau eguzkitan guztiz egonkorra da eta gainera gehien gogoko dugun kolorean aplikatu daiteke.

Bestalde oinezkoentzat  ibiltzeko moduko eta irristakaitza den bukaera bat nahi badugu ATKPOL T da erabili behar dugun produktua, honi  chips eta anti-slip hare aleak erantsiz.

Azkenik inpermeabilizazioa  estaltzea  aukeratzen badugu, bukaera latza besterik ez dugu behar harlosa, baldosa edo dena delako estalgarria gainean jartzeko.

ATKCOAT POLIUREAREN ABANTAILA NAGUSIAK

  • JAURTITZEN DEN SISTEMA, JUNTARIK GABE ETA EUSKARRIARI GUZTIZ ITSATSITA
  • APLIKAZIO AZKARRA ETA BEREHALAKO GOGORTZEA
  • EZAUGARRI FISIKO-KIMIKO EZIN HOBEAK
  • KOKAPEN ZAILETARA EGOKITZEKO AHALMEN EZIN HOBEA
  • 100%EKO IRAGAZKAIZTASUNA BERMATU, GUTXIENEKO LODIERAZ
  • GAINEZAL MOTA GUZTIETAN APLIKATU DAITEKE
  • EDOZEIN FORMA ETA GEOMETRIARI EGOKITZEN DA
  • EUROPAR EGOKITASUN AGIRIA ETE 14/0397
  • EDANGARRITASUN AGIRIA
  • SUSTRAIEN AURKAKO PROBAK GAINDITUTAK
  • HAINBAT BUKAERA ESTETIKO EZBERDINAK
  • IRAUPEN TENPERATURA MAILA ZABALA ( -40ºCtik+180ºCtara)

Idatziguzu mezu bat

presupuestos@aterki.com

Animatu!

kontatu zure kasua


Egindako lanak

Hona hemen gure estalki- eta teilatu-proiektuetako batzuk:

Skip to content