ETXE BARRUAN EURIA ARI DU,
ALAJAINA !!!
GIPUZKOA, ARABA ETA BIZKAIAN ITTOKINAK KONPONDU
Zer dira filtrazioen bidezko hezetasunak?
Ura zuzenean kanpotik gure etxe barrura sartzean sortzen direnak dira. Margoa harrotu ondoren, jarraian orbanak azaldu eta, azkenean, itoginak agertzen dira.
Behin urak fatxada edo teilatu barrenean pasabidea ireki duenean, gero eta errazago zeharkatuko du, gure arazoa areagotuz
Nola zortzen dira ittokinak?
Urteak pasa hala, gure eraikina inpermeabilizatzen dituzten materialak hondatu egiten dira, urak duen oztopoa desagertu eta ittokina sortuz. Horretaz gain, edozein inpermeabilizazio lanean, uraren sarrera errezten duten puntu ahulak topatzen dira, hala nola, hustubideak, hodi iragazkorrak, elkarguneak, kanalizazioak, inguruko hormak, antena-oinarriak, etab.
Nork konpondu ditzake itokinak?
Gure iritziz aproposena inpermeabilizazio lanetan eskarmentua duten profesionalekin harremanetan jartzea da. Enpresa askok zerbitzu hauek eskeini arren gehienek lanak azpikontratatzen dituzte, gai hauetan adituak ez dira eta. ATERKI Isolak 25 urteko esperientzia du inpermeabilizazio eta isolamenduaren merkatuan.
Zein da inpermeabilizazio-sistemarik onena?
Hainbat material eta sistema aplikatuko dituen enpresa bat bilatzea gomendatzen dizugu; izan ere, horrela, aholkularitza egokia eman ahal izango dizute, eta zure beharretara eta aurrekontura egokitu.
Larrialdi baten aurrean, zer egin?
Batzuetan,iragazketa bidezko hezetasun-arazo larriak bapatean agertzen dira, eta erantzun azkar bat behar dugu. ATERKIn ISOLAn eguneko 24 orduetan zai gituzu, edozein ezustekori aurre egiteko prest.
Idatziguzu mezu bat
presupuestos@aterki.com
orain!
Egindako lanak
Hona hemen gure estalki- eta teilatu-proiektuetako batzuk: