Suaren aurkako

IGNIFUGAR, Zer esan nahi du?

Su kontrako babesa handitzeko asmoarekin egiten den prozeua “Ignifugazioa” bezala ezagutzen da.

Batzuetan, hormigoizko egituren edo egitura metalikoen su aurkako bebesa indartu behar da. Sute baten aurrean, elementu horiek indarrean dagoen araudiak ezarritako epean eutsi behar diote, eraikina kolapsatu baino lehen segurtasunez hustu ahal izateko.

Zer materialekin egin dezaket “ignifugazioa”?

Merkatuan hainbat produktu daude egiturak estali eta suarekiko erresistentzia ematen digutenak. Alde batetik, mortero proiektatuak (harkaitz artilazkoak edo perlita vermikulitakoak). Pintura intumeszenteak ere oso erabiliak dira, nahiz eta babes ahalmen mugatua izan. Azkenik, habeak edo zutabeak suaren aurkako plaka bereziekin estali ditzazkegu. Azken hauek pladur sistema ezagunetan oinarriturik daude.

Mortero ignifugo  proiektautaren zer lodiera behar dut?

Proiektatutako morteroa, dela perlita-vermikulitazkoa, dela arroka-artilezkoa, su aurkako babes sistema arrakastatsua da. Mortero bat denez bukaera zimurtsu eta gris kolorekoa da. Gainazal mota guztietara egokitzen dira, eta, batzuetan, metalezko nerbio-sare batekin sendotu behar izaten da (batez ere egurrezko estrukturak), materialaren itsaskortasuna handitzeko

2 eta 5 cm arteko lodiera du, eta proiektuak suarekiko eskatzen duen erresistentziaren araberakoa da. Morteroa leundu daiteke, baina akabera zimurtsua du beti. Lehortu ondoren, pintura bat erabil daiteke beste kolore bateko akabera lortzeko. Zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Nola neurtzen da material baten suarekiko erresistentzia?

Material baten su kontrako jasangarritasuna minututan neurtzen da. Europar Batasunean, eskala hau honela normalizatuta dago: 15, 20, 30, 45, 60, 90, 120, 180, 240 eta 360. Zamari eusten dion egitura-elementu bati dagokionez, sostengu-ahalmena (EI) deitzen zaio. Adibidez: karga-horma, habeak, pilareak, forjatuak, etab. Beraz, gure proiektuan ikusiko dugu habeek eta zutabeek EI90  bete beharko dute, adibidez.

Aislamiento e impermeabilización de fachadas

Idatziguzu mezu bat

presupuestos@aterki.com

orain!


Egindako lanak

Hona hemen gure estalki- eta teilatu-proiektuetako batzuk:


Deprecated: The behavior of unparenthesized expressions containing both '.' and '+'/'-' will change in PHP 8: '+'/'-' will take a higher precedence in /home/aterkicods/public_html/wp-content/plugins/gdpr-cookie-consent/public/templates/modals/default.php on line 407
Skip to content