Poliuretanoa gure eguneroko bizitzan
Poliuretanoa material moldakorra, segurua eta ekonomikoa da. Bere erabilera etengabe hazten ari da. Gutako askok poliuretanozko koltxoi biskoelastikoen gainean lo egiten dugu, poliuretano-oinarrian egindako larru naturalaren imitaziozko jakekin. Industria aeronautikoan, automobilgintzan, hozkailuetan eta izozkailuetan isolatzaile gisa, itsasgarri edo estaldura moduan, kirol-oinetakoen zolatan eta eraikuntzako isolamendu termiko gisa aurki dezakegu.
Zergatik isolatu nire etxea poliuretanozko aparrarekin?
Konduktibitate termikoaren koefiziente txikia duenez, aparrak isolatzaile gisa dohai bikainak ditu. Poliuretanozko aparrarekin erresistentzia termiko handiak lortzen ditugu gutxieneko lodierarekin. Ezaugarri honi proekzio prozesuaren azkartasuna, iraunkortasuna eta iragazkaiztasuna gehitzen badizkiogu, ulergarria da gehien erabiltzen den material iragazkaitz eta isolatzailea izatea.
PUR aparraren gaineko mitoak eta gezurrak
Proiektatutako poliuretanozko aparra bi osagai kimikoren (isozianatoa eta poliola) arteko erreakzioaren emaitza da. Emaitza material seguru bat da, gizakaiari kalterik eragiten ez diona. Osatze-erreakzioa oso azkarra da, eta langileek arauzko babesak eta norbera babesteko ekipamenduak eraman behar dituzte, beren bi erreaktiboekiko esposizio luzeak saihesteko.
Konposatu organiko lurrunkorren emisioari dagokionez (inglesez VOC konposatuak), ikerketen arabera poliuretano-aparrek ez dute gizakiarentzat kaltegarriak diren konposatuen ixuririk. Izan ere, balioak eraikuntzan erabilitako beste polimero eta isolatzaile batzuk baino askoz txikiagoak dira, esate baterako, Estatu batuetan baimendutako mugak baino 100 aldiz txikiagoak.
Idatzi
presupuestos@aterki.com
orain!
Egindako lanak
Hona hemen gure estalki- eta teilatu-proiektuetako batzuk: