LAGUNDU! fatxadan pitzadurak ditut.
Eraikuntzen zahartze prozesuaren beste eraginetako bat, denborarekin, fatxadatan pitzadurak agertzea litzateke. Gure lana fatxaden berritzea da, ezinbestekoak diren isolamendu termikoa gehitu eta trinkotasuna lortuz.
Orokorrean bi fatxada mota bereiztu ditzakegu. Alde batetik estaldura duten fatxadak; hauek estaldura modura geruza independiente bat dute fatxada osatzen dituzten pareten gainean (besteak beste: “monocapa” sistema, baldosaz edo, morteroaz amaitutakoak, margotuak). Bestalde, hormarri fatxadak ditugu, kasu honetan elementu eramaleak bera da bukaera, inungo geruza gehigarririk gabe, adibidez: Harrizko fatxadak, adreilu fatxadak, ea.
Fatxada bat inpermeabilizatzeko nahikoa al da produktu hidrofugo bat erabiltzea?
Tamalez, produkto hauek ura pitzaduretan barrenera sartzea saihesten ez dutenez gehienetan motz geratzen dira, sarritan ur jarioa adreiluen edo harrien elkarguneen arteko morterotik barrenera ixurtzen delako.
Konponbidea: ATKPOL poliuretanozko geruza garden eta inpermeablea:
ATERKI-n ATK POL T produktu berritzailea garatu dugu. Material hau fatxada osoan aplikatuz posible da erabat inpermeabilizatzea . Pitzadurak erabat betezen ditu, gardentsaunak bere hasierako itxura mantentzen lagunduz. Plataforma igotzaile baten bitartez aplikatzeko aukera ematen duenez, prozesua azkartu eta merketzen du, aldamio beharrik ez dago eta.
Nire fatxada termikoki isolatu eta inpermeabilizatu nahi dut
Gure iritziz, fatxada bat berritzean aproposena isolamendu termikoa eta inpermeabilizazioa uztartzea da. Helburu horrekin sistema desberdinekin lan egiten dugu (SATE sistema, kortxo proiekzioa, tabiketan poliuretano bitse injektatzea, ea. Zure beharrekin bat datorren konponbiderik egokiena aholkatuko dizugu.
Harremanetan jarri
gure teknikoekin
orain!
+34 943 730 699
Egindako lanak
Hona hemen gure estalki- eta teilatu-proiektuetako batzuk: